Euskara Arloko dirulaguntzak deitu ditu Udalak

Eskatzeko epea zabalik dago irailak 15 arte

0
354

Hondarribiko Udalak 2023ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia ekainaren 1ean argitaratu ondoren, hurrengo egunetik eska daitezke dirulaguntzok. Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskatzeko epea. www.hondarribia.eus gunearen bidez egin behar dira.

Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura. Guztira 37.600 euro banatuko ditu Udalak.

16 urtetik beherakoentzat udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800 euro)
Euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000 euro)
Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek, baita euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (17.000 euro)
Kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800 euro)
webgunea euskaratutakoek (2.000 euro) eskatu ahal izango dituzte laguntzak.