Arantxa Berrotaran, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Beste urte batez Neguko Jardunaldiak antolatu dira Hondarribian udaleko Euskera zerbitzuaren eskutik. Aurkezpena udaletxean egin du Arantxa Berrotaranek, Euskerako zinegotziak.

“Helburu nagusia jendeak aisialdian euskera erabiltzea da. Gogoratu Euskera Biziberritzeko Plan Nagusiaren urteko planaren barnean kokatzen direla Neguko Jardunaldiak eta datorren astetik hasita, hainbat ekitaldi izango ditugu Hondarribian”, esan du Berrotaranek.

“Literatur tailerra eta Ipuin Kontari saioak egin dira, udal liburutegiak antolatzen dituenak. Datorren ostiralean, azaroak 11n ‘Heroiak’ antzezlana izango dugu Itsas Etxea auditoriumean, txiste grafikoen erakusketa, haurrentzako antzerkia, mintzodromoa Donibane Lohizunen, gaztadromoa abenduaren 2an Kasino Zaharrean, bertso afaria… denetatik izango dugu datozen asteotan”.