Dena ongi badoa, 2021eko udaberrian ospatuko da 2020an eta 2019an jaio diran hondarribiarren omenezko Zuhaitz Eguna. / Hondarribiko Udala

COVID-19ak sortutako pandemia egoera dela eta, iaz jaiotako 120 haurrengatik aurten egin beharreko Zuhaitz Eguna bertan behera geratzen da. Hala eman du aditzera Kalixa Silanes Ingurumen zinegotziak.

“Hasera batean apirilean egiteko asmoa genuen, urtero egin ohi den moduan azken 25 urteetan. Halere, orduan konfinamendu egoeran geundenez, udazkenera uztea erabaki genuen, egoerak hobera egingo zuelakoan. Iritsi gera udazkenera, eta errez ondorioztatu dugu ezinezkoa dela aurten Zuhaitz Eguna ospatzea, eta nahitaez datorren urterarte utzi beharko dugu. Pena bat da, baina ez dago beste aukerarik”.

“Dena ongi badoa, 2021eko udaberrian ospatuko dugu 2020an eta 2019an jaio diran hondarribiarren omenezko Zuhaitz Eguna, baina egoera orduan nolakoa den aztertu ondoren izango da”, amaitu du Silanesek.