Cartel de la exposición. / Asociación Cultural Amigos de los Faros de Euskadi

Bide seguruaren eta hondamendiaren arteko lerro mehea markatzen digun gida: itsasargia. Galtzeko zorian dagoen, gutxienez era tradizionalean egindako ofizio baten agonia, farozainarena. Azkeneko biztanleen gorabeherak. Bizitza itzaltzen ari da itsasargietan baina itsasoari, haizeari eta olatuei desafio egiten jarraitzen dute itsasoko argia emateko.

“Itsasoko argia. Irudiak itsasargien argipean”. Horixe da argazki erakusketaren titulua, Irungo Laboral Kutxako erakusketa aretoan egongo dena apirilaren 11tik 15era bitartean, 18:00tik 20:30etara.

Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak antolatutako erakusketa honetan formatu handiko hogeiren bat argazki erakutsiko dira, Luis Vázquez “Curro”-k eginak. Galtzeko zorian dagoen ofizio bati omenaldia egitea du helburu eta zelata-dorre hauek etorkizunean hutsik bizitzera kondenatuta daudela gogoratzen dute.