Gaurtik aurrera San Martzial Alardea Facebook, Twitter, Instagram eta Youtuben. / Buruzagien Batzordea

San Martzial Alardeak herritarrekiko aro berri bat irekitzen du komunikazio arloan, sare sozial nagusietan profilak irekitzearekin batera. Zehazki, martxoaren 30etik aurrera Alardeak Facebook orrialdea eta Youtube kanala izango ditu, baita kontuak Twitter eta Instagramen; horien guztien izena @IrungoAlardea izango da.

Alardea antolatzeko parte hartzen duten pertsonek denbora eta esfortzu handia eskaini behar dute. Tresna berri hauen helburua hiritarrei egunerokotasunean egiten den lana hurbiltzea izango da. Alde batetik, Irungo Alardearen webgune ofizialean argitaratzen diren edukiak elkarbanatuko dira: albisteak, argazki galeriak… Bestetik, berez sortutako bideoak ikusi ahalko dira, Youtuben eskuragarri egongo direnak; horiei esker, erabiltzaileek gure jaiarekin harremana duten elkarrizketak, prentsaurrekoak eta garrantzia duen informazio guztia jarraitzeko aukera izango dute. Lehen bideoa gaur goizean bidali da. Bertan, San Martzial Alardearen Jeneralak, Alardearen Batzordearen presidenteak eta kantineren ordezkariak irundar guztiei San Martzial Alardearen kontu ofizial berri hauek jarraitzeko gonbidapena luzatzen diete.

“Pauso honekin irundar guztiei hurbildu nahi zaie Alardearekin lotura duten eduki guztiak. Kanal berri hauek topaketarako gunea ere izango dira eta feedback-a egotea espero da, hori bai, beti errespetuarekin. Kontu berri hauek ez dira sortzen, inondik ere, eztabaidarako gune bezala. Horren harira, abisua emango zaie lekuz kanpo edo desegokiak diren iruzkinak egiten dituzten pertsonei”, azpimarratu du komunikazio lan-taldearen arduradunak, Iñaki Goikoetxeak.

Aipatu behar da bai webgunean bai sare sozialetan jartzen diren edukien zabalpena baimendua egongo dela, beti xedea informatzea denean. Erabilpen komertziala egin nahi bada, aurretik baimena eskatu beharko da alardedeirun@gmail.com posta elektronikoan.

“Irundar guztiei gonbidapena egiten diegu, jarrai gaitzazue kontu ofizialetan eta bertan argitaratzen diren edukiak elkarbanatu”, gonbidapen horrekin amaitu du Goikoetxeak.