Gipuzkoa plaza. / Hondarribiko Udala

Gipuzkoa plazan mantentze lanak egin berri ditu Udalak. Hala eman du jakitera Gonzalo Carriónek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Aste bete iraun dute lanek, eta zehazki plazan zehar suelto zeuden hainbat harri bere tokian jarri behar izan dira. Kontuan izan behar da errekarriak direla gehienak, eta oso lan berezia egin behar dela zainketan, hargin espezializatu baten lana behar izan dugularik”.

“Terrazak jarri direnetik, logikoa denez mugimendu gehiago dago eta harri-zatiak askatzen joan dira, kasu batzutan ura biltzeko hodietan arazoak sortu direlarik”, amaitu du Carriónek.