Irailaren 23an, 18:00etan, Geltokiko 1. mailako eskolan, Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak eta Denentzat Gizarte Zentroak gurasoen arteko solasaldi batean parte hartzera gonbidatzen dute biztanleria, Geltokiko ikastetxearekin elkarlanean.

Eztabaida haurrekin izan daitezkeen harreman gatazkatsuen inguruan izango da: krisi egoerak nola itzalarazi, dena egiten saiatu ondoren. “Nire haurrarekin dena egiten saiatu nahiz” izenburua jarri zaio.
Solasaldia dohainik eta denei irekia da eta haurtzaindegi zerbitzu bat eskainiko da (3 urtetik gora).
Izena ematea ezinbestekoa da, solasaldi nahiz haurtzaindegirako, Gizarte Zentroan, 06.74.23.76.34 telefonoan, edo Haurtzaroaren Etxean, 05 59 20 33 32 telefonora deituz.