“Haurrak Parkean” programak aire zabaleko espazioetan euskaraz gozatzeko gonbita luzatzen du

Jarduera 3-5 urte eta 6-10 urte arteko haurrei eta haien familiei dago zuzenduta, eta saioak azaroan eta abendu hasieran izango dira

0
534

Irungo Udalak “Haurrak Parkean” izeneko proiektu bat jarri du abian. Proiektuaren helburu nagusia da euskararen erabilera handitzea parkeetan eta kalean. Familiei eta haurrei baliabideak eskaini nahi zaizkie, bai eta topaguneak sortu ere, euskararen eskutik, batik bat parkeetan eta haurrentzako jolastokietan, geure hizkuntzan egindako harremanak sustatuta.

Horretarako, azaroaren 10etik abenduaren 3ra bitartean, jolas tradizionalak antolatuko dira Irungo parke eta plazetan, Urtxintxako dinamizatzaileen laguntzarekin. Asteazkenetan eta ostiraletan izango dira saioak, eta higiene- eta segurtasun-neurri guztiak beteko dira. Ez da inolako material gehigarririk behar parte hartzeko. Bi programa hauek egingo dira:

ZABU ZIBU: 17:00etatik 18:00etara, 3 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familientzat. Heldu baten laguntza beharko dute umeek. Jolasak haurren adinerako aproposak dira.

TXIRRINTXON: 18:00etatik 19:00etara, 6 eta 10 urte arteko haurrentzat, adinaren arabera bereizketarik egin gabe.

Egutegia eta guneak:

AZAROAK 10, 17 eta 24 eta ABENDUAK 1 (asteazkenak):

– Nagore Laffage parkea, Palmera Monteron (euria ari badu, gune estalian)
– Arbium plazako frontoi estalia

AZAROAK 12, 19 eta 26 eta ABENDUAK 3 (ostiralak):

– Julián Sánchez parkea (euria ari badu, gune estalian)
– San Juan plaza (euria ari badu, Udaletxeko aterpeetan)

ABENDUAK 3: San Juan plazan egin beharrean, Sarjia parkean izango da.