Haurren Olentzero lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Epaimahaikideak kontuan hartuko duen bakarra, Olentzeroaren (irudiaren) kalitate artistikoa izango da, beti ere partaideen adina kontutan hartuz

0
1588

Udaleko Hezkuntza departamentuak antolatuta, lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez zortzi eta gehienez hamabost neska-mutilez osatutako herriko taldeek; partaide guztiek 16 urte bete gabekoak izan beharko dute eta bakoitzak bere taldearen izena agerian eraman beharko du.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten talde guztiek izena eman beharko dute Gazteen Zerbitzuan (Jabier Ugarte kalea, 6), ostiral honetan.

Taldeek epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko dituzte beren Olentzeroak, epaimahaia Santiago kalean egongo da, 10:30etatik 11:30ak bitarte, Olentzero abestea ezinbestekoa izango da. Epaimahaikideak kontuan hartuko duen bakarra, Olentzeroaren (irudiaren) kalitate artistikoa izango da, beti ere partaideen adina kontutan hartuz.

Sariak 80 eta 150 euro bitartekoak izango dira. Sarien banaketa Gipuzkoa Plazan egingo da 12:30etan eta talde bakoitzak bere Olentzeroarekin bertan egon beharko du.