Hondakinen bereizketa egiteko plastikozko poltsa horien banaketa

Bil ta Garbiko Hego Lapurdiko bereizketaren aholkulariek bilerak antolatuko dituzte hilero lurraldeko hondakindegietan, jendeari plastikozko poltsa horiak banatzeko eta bereizketaz sentsibilizatzeko

0
964

Bil ta Garbiko Hego Lapurdiko bereizketaren aholkulariek bilerak antolatuko dituzte hilero lurraldeko hondakindegietan, jendeari plastikozko poltsa horiak banatzeko eta bereizketaz sentsibilizatzeko.

Kutxa horirik ez duten pertsonentzat plastikozko poltsa horiak banatuko dira Hendaian, Agorreta karrikako hondakindegian.

Datak

8:30etik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara, Xakamartegia karrikako hondakindegian, urriaren 16ean, azaroaren 18ean eta abenduaren 20ean.

Xehetasun gehiago

Etxebizitza kolektiboetan

– Edukiontzi horia duten etxebizitzetako apartamenduetako biztanleek ez dute poltsa horirik izango, bai ordea bilketa zaharreko poltsa bat.
– Edukiontzi horirik ez den bizilekuetako apartamenduetako jendeak eraikineko sindikuarengana jo behar dute 0800 64 20 14 dei dezaten galdegiteko.