Aurtengo uda berezi honetan ere, Gazteria Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jarri du. Uztailan zehar hainbat jarduera antolatu dira, beti ere abian dauden osasun neurriak kontutan izanda.
Maria Serrano Gazteria zinegotziak azaldu duenez, “helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da, Hondarribiko hondartzan garatuko delarik”.
“Ikasturtean zehar arlo ezberdinetan garatzen ditugun proiektuak bukatu eta baloratu ondoren udako testuingurura egokitutako ekintzei ekingo diegu. 20-21 ikasturtea berezi honetan, arlo guztietan garatzen ditugun programa eta proiektu guztiak aurrera eraman izan ditugu Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuan. Eta, inoiz baino gehiago, balioan jarri nahi dugu komunitatearekin egin dugun elkarlana: ikastetxeak, familiak haur, nerabe eta gazteak, elkarteak, bestelako errekurtso komunitarioak, e.a. Izan ere, sinetsita gaude erabili eta baloratu egin behar direla komunitate berak dituen baliabideak herria osasungarria izateko.
Hondar Kirolak
Horren adibidea Hondar Kirolak da. Pasa den urteko etena eta gero, Gazteriako Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak aurten ere martxan jarri du proiektuaren 16. edizioa.
Hondar Kirolak aisialdi osasuntsuan gazteei topaketa eta parte-hartze zein harremanetarako esparru bat eskaintzea du helburu. Udalerriko bitartekari gazteen laguntza izango dugu. Talde honek modu boluntarioan, Zerbitzuko teknikariekin batera, esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango du.
Aisialdi osasuntsu gunea izanda, ZU(K) ZEU(K) leloa hondartzara hedatuko da, prebentzio eta osasunaren sustapena landuz aisialdiko eremuetan ere bai. Beraz, hondartzan ere zu(K) izan eta zu(k) zeu(k) erabakiak hartu.
Asteartetik ostegunera, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, uztailaren 6eta 30 bitarte hondartzan programazio eta ekintza eta ezberdinak izango ditugu. Aurreko urteetan bezalaxe, Hondar Kirolak programarako etxola bat dugu, informazio puntu eta elkargunea eta, uda honetan ere, izena emateko gunea izango delarik.
Eremu, ekintza eta animazio guztietan egoerari dagozkien segurtasun neurriak jarraitu beharko dira.
Aurtengo programazioa
Hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzen dira, batez ere futbol eta boleibol partiduak antolatuz. Era berean, hala eskatzen duten gazteei kirol materiala ere mailegatuko zaie.
Hondar Kirolak duen indargune bat zera da, aparteko animazioen bitartez gazteei hainbat kirol praktikatu eta ezagutzeko ematen dien aukera. Adibide moduan, honako hauek aipatuko ditugu:
– Egunero futbol partidak
– Uztailaren 13an eta 14an bolei txapelketa
– Uztailaren 16an, 23an eta 30ean “Hondarribia Cup” hondartza futbol txapelketa Uztailaren 15ean eta 22an, arratsaldeko 18:00etan, Rugby Txingudi elkartea.
– Uztailaren 28an, Marlaxka Xake taldea