Irteera iragartzeko prestatutako kartela.

Datorren uztailaren 10erako, Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Jaizkibelgo basoak ezagutzeko famili-irteera antolatu dute. Hala eman du aditzera Kalixa Silanesek, Ingurumen zinegotziak.

“Hitzordua uztailaren 10ean da, larunbatez, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Guadalupeko Santutegiaren atarian geratuko da haurrei eta beren familiei zuzendutako ekimen honi hasiera emateko. Haurrei eta beraien familiei zuzendutako txangoa da, Guadalupen hasi eta bukatzen dena. Ikerketa eta jolas ezberdinen bitartez Jaizkibel mendiko zuhaitz espezie nagusiak eta basoen funtzioak ezagutuko dira. Luzera gutxi gora behera 3 kilometrokoa izango da”, gehitu du Silanesek.

Etxetik Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposa, hamaiketakoa eta ura, eta arkatz bat eramatea aholkatzen da.