Sarrerak 4 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

Igande arratsaldean familia-antzerkia egongo da Itsas Etxea Auditoriumean. Anita Maravillas antzeki taldearen eskutik, “Kotondarrak” titere-ikuskizunaz gozatu ahal, bost urtetik gorakoentzat. Sarrerak 4 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.