Rosa Arburuaren hitzaldia Arma Plazan. / Hondarribiko Udala

Ostegunean hasi zen berriz “Ezagutu zuren hiria” ekimena, Arma Plaza Fundazioaren eskutik. Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan doktore eta EHUko irakaslea den Rosa Arburuaren ‘Kontrabandoa Bidasoan’ hitzaldiak topetaraino bete zuen Arma Plazako aretoa. Gaur goizean gune beretik abiatu da ekimenaren lehenengo bisita gidatua.

Datorren hilabetean, espigoien eta Ramón Iribarren zenaren inguruan ariko da Ernesto Goiricelaya historia gaietan aditua den ikerlari hondarribitarra. Hitzaldia azaroaren 17an izango da eta bisita gidatua bi egun geroago.