“MintzaTonbola” egingo da larunbatean San Pedro kalean

Datorren larunbata, urtarrilak 29an, goizeko 11:30etik. Mintzalaguna egitasmoak ‘MintzaTonbola’ jarriko du Portua auzoan, San Pedro kalean hain zuzen ere

0
532

Datorren larunbata, urtarrilak 29an, goizeko 11:30etik. Mintzalaguna egitasmoak ‘MintzaTonbola’ jarriko du Portua auzoan, San Pedro kalean hain zuzen ere.

María Serrano Euskara zinegotziak esan duenez, “helburua Mintzapozan izen emate epe berriaren berri emanez, egitasmoa herritarrei azaltzea eta gerturatzea da. Inguratzen den edonork parte har dezake; gurutzegrama bat bete behar da euskaraz eta ondorioz opari zozketa batean sartzen da”.

Azken egunak Mintzalagunean izena emateko

Urtarrilean zehar zabalik dago Mintzalagunean izena emateko epea. Hondarribian 8. ikasturtez egongo da martxan Udalak Topagunea Euskaltzaleen Federazioarekin elkarlanean antolatzen duen egitasmoa.

Izen ematea hainbat bide erabiliz burutu ahalko da, epea igandean itxiko delarik:

– Hondarribiko Udal Euskara Zerbitzura joz: Pampinot 12-14.
– e-postaz: mintzalaguna@hondarribia.eus
– https://labur.eus/hondarribia helbidean.

Infmormazio gehiagorako, deitu 688 86 53 98 edo 943 11 12 24 zenbakietara.