Txingudi Ikastola. / Oihana Sánchez

Irungo Udaleko Euskara arloak jakinarazi du Irun Kuadrillak 2.0 programa azken xehetasunetan ari dela abian jarri aurretik. Izena emateko faseak parte handia izan du eta guztira 106 gaztek baieztatu dute jarduera horretan parte hartuko dutela. Euskara sustatzeko ekintzen esparruan egingo da jarduera.

Irun Kuadrillak 2.0 proiektua hainbat lekutan gauzatuko da, datozen asteetan, ostiralero, 19:00etatik 21:00etara bitartean, formatu informal batean euskaraz hitz egiteko. Irungo DBHko 12 urtetik 16ra bitarteko ikasleak gonbidatu dituzte ekimen horretan parte hartzera. Aurreikusitako bost taldeak hiriko zenbait lekutan behar bezala egokitzeko, otsailaren 16an egingo da aurkezpen-ekitaldia, eta ez 2an, aurreikusita zegoen bezala. Aurretik jakinarazikoz zaie gazte guztiei inaugurazio-saioa zer ordutan eta non egingo den.

Gogorarazi behar da proiektu hau aurrekontu partizipatiboen fruitua dela eta Irungo gazteek hizkuntzaren eremuan ohitura berriak bereganatu ditzaten sortu dela. Asmoa da euskara eremu formaletan bakarrik erabiltzetik eguneroko bizimoduan erabiltzera pasatzea.