Kontzertuaren kartela.

Igande honetan kontzertu berezia egongo da Itsas Etxea Auditoriumean. Oiasso Kamerata Ganbera Orkestra eta Itxaso Aristizabal piano jotzailearen eskutik, Valentin Larrea Iturbe konpositorearen errepertorioa gogora ekartzeko ekitaldia izango da. Hitzordua 19:00etan izango da, eta sarrerak 3 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

1876an Gabirian jaio zen Larrea. Bere obra ugaria eta anitza da. Koroentzako obrak, txistulari bandentzako konposizioak, arko instrumentuentzako, soka-laukoterako eta pianorako obrak, Pianorako eta Organorako obrak, musika erlijiosoa asko landu zuen.
Musikagile gisa oso saritua izan zen. Gipuzkoako Aldundiak antolaturiko Euskal Jaietako musika-lehiaketetan sariak jaso zituen: Zumaian (1900ean), Azpeitian (1901ean), Irun (1902an), Ordizian (1904an), Bergaran ( 1905ean), Donostian (1906an), Elgoibarren (1907an), Donostian (1911n)…

Oiasso Kamerata Irungo hari orkestra, musikari profesionalez osatua dago. Bere ibilbidean Kamerata herrialde ezberdinetan oinarritutako esperientzia musikalak eskaintzen saiatu da, garai bakoitzeko konpositore garrantzitsuenak ezagutzera emanez. Itxaso Aristizabal aldiz, esperientzia handiko piano jotzailea, Euskal Herrian eta atzerrian hainbat kontzertu emandakoa.