Irungo Udal Euskaltegiak LANNAHI programaren hastapen mailako taldean plaza hutsak daudela jakinarazten du. Langabezian daudenei euskara debalde ikasteko aukera eskaintzen dien programa da hau.
Eskolak egunero eskaintzen dira, astelehenetik ostirala bitarte, goizeko 9:00etatik 13:15ak bitarte, ekainak 21ra arte. Izen emateko interesa duten pertsonek, 943 50 52 73 telefonora deitu, euskaltegi@irun.org helbidera emaila bidali edo Euskaltegira ere gerturatu daitezke, Urdanibia Plaza 5.