Iruñean egin dute bilera. / Hondarribiko Udala

Iruñeako udaletxean bilera egin dute “Creacity” mugaz gaindiko lankidetza proiektuari buruz; proiektua Iruñeako, Hondarribiko eta Baionako kultur, ondare eta gastronomia turismoan oinarritua da. Hiru udaletako teknikariek eta ordezkariek hartu dute parte eta 2017 urtean burutzeko ekimenak, ekintzak eta jarduerak aztertu dituzte. Hondarribitik Kalixa Silanes eta María Serrano Kultura eta Turismoko zinegotziak eta Miren Ayerbe arkeologoa izan dira.

Hiru udalek produktu turistikoak sortzearen aldeko apustua egiten dute; ekimenak “Harresiak” izena izan lezake, eta helburua hiru hiriek dituzten gotortze-ondare aberatsean sakontzea da, hori baita lankidetza horren oinarrietako bat. Era berean hiru hiriak elkartzen dituzten alderdiak aztertzen ari dira, adibidez pilota jokoa, proposamen turistiko berriak sortzeko asmoz.

Era berean, zehaztu da hiru hirietako bakoitzean egiten diren azoka gastronomikoetan udalek izango duten partaidetza, adibidez Baionako urdai-azpikoaren azokan, Hondarribiko Erdi Aroko azokan, edo Iruñeako Bertako Produktuaren Astean; baita erakustaldi baten garapena ere, edo beste hainbat ekintza.

Iaz bezala lankidetzari eutsiko zaio, udan antolatzen diren kultur programazioen barruan, proposamen eta proiektu berriak sartzeko, adibidez, Iruñearen kasuan, Harresien Jaialdia. Web orri bat ere garatuko da, eta bertan “Creacity” proiektuarekin lotutako filosofia, printzipioak eta jarduerak jasoko dira, eta aldi berean burutzen diren ekimenak nahiz hiru hirietako gotor ondarea ikusgarri egiteko komunikazio plan bat ere.

Otsailekoa aurten egin den bigarren bilera da, Baionan urtarrilean egindakoaren ondoren; lehenengo hartan aurtengo jarduera eta lankidetza proposamenak zehaztu ziren azaletik, eta hurrengo hilabeteetan egingo diren topaketetan emango zaie amaiera.