BAZ zerbitzua Javier Ugarte kalean dago udaletxeko obrek dirauten bitartean. / Hondarribiko Udala

Azaroak 26 arte irekita egongo da datorren Santo Tomas egunean Arrantzale Auzoko plazan txosna jartzeko eskaria egiteko aukera.

Eskaera Udalean egin behar da, BAZen (Biztanlearen Arreta Zerbitzua). Ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00tatik eguerdiko 13:30ak arte da eta 16:00etatik 18:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:00tara irekiko da. Gogoratu BAZ Javier Ugarte kalean dagoela udaletxeko obrek dirauten bitartean

Zozketa azaroaren 28an egingo da, 13:30ean udaletxeko areto nagusian.