Foru kalea. / Hondarribiko Udala

Irekita dago jadanik 2021erako TAO txartela erretiratzeko epea. Azken egunotan, iaz txartelaren erabiltzaile izandako guztiei oharra bidali zaie, bizilekuaren eta 2020. urteko eskaeraren arabera. Maiatzaren 14tik, iazko txartelak ez du baliorik izango.

Ordainketa-gutunean agertzen diren edozein banketxetan ordaindu ondoren, BAZetik (Javier Ugarte, 6) edo Udaltzaingotik (Errebellin kalea, 1) pasa behar da hiritarra.

BAZeko ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara da, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara (943 11 12 13). Udaltzaingoa aldiz, astelehenetik ostiralera 7:00etatik 21:00etara irekitzen da, eta larunbatetan 7:00etatik 14:00etara (943 11 13 13).