Tomas Bernal, Azken Portuko kapitain berria

Karguan Javier Saiz ordezkatuko du, 2012tik 2019ra bitartean konpainiako kapitaina izan dena

0
1094

Tomas Bernal Ibañez, 48 urtekoa, larunbat honetan Artia-Azken Portuko Auzo Elkartean ospatutako hauteskundeetan Azken Portu Konpainiako kapitaina izateko hautatua izan da.

25 urtetik gora egin ditu Alardean desfilatzen, azken 8 urtetan Azken Portu konpainiako tenientea izan delarik. Bere ibilibidea Anaka konpainian hasi zuen soldado moduan, Azken Portun desfilatzen hasi zen arte, bertan 13 urte daramatzalarik.

Karguan Javier Saiz ordezkatuko du, 2012tik 2019ra bitartean konpainiako kapitaina izan dena.