Hiriko jaiak gainean dira eta zenbait trafiko aldaketa egongo dira hori dela eta. / Hondarribiko Udala

Hiriko jaiak gainean dira eta zenbait trafiko aldaketa egongo dira hori dela eta.

– Bentako aparkalekua itxita dago jaiak amaitu arte.
– Irailaren 3, 4 eta 5ean, astelehena, asteartea eta asteazkena, arratsaldeko 19:30etik 23:00ak arte, Portua auzoan trafikoa itxiko da Alardeko Konpainia ezberdinen entseguak direla eta. Garraio publikoak eta egoiliarrak izango dute soilik sartzeko aukera.
– Irailaren 6, 7 eta 8an, 23:00etatik aurrera, autobusek bere zerbitzuak Sabino Arana kaleko igogailuaren altueran jarritako behin-behineko geltokitik egingo dituzte. 9, 10 eta 11n Ama Guadalupekoa Ikastetxe aurreko ohiko geltokitik aterako dira autobusak.
– Irailaren 6, 7, 8, 9 y 10ean, 23:00etatik aurrera, taxiek bere zerbitzuak Sabino Arana kaleko igogailuaren altueran jarritako behin-behineko geltokitik egingo dituzte. Gainontzeko egunetan ez da aldaketarik egongo.
– Irailaren 10etik 12ra, Alameda itxita egongo da Baserritar Eguna dela eta.