Erakusketa Arma Plazan dago ikusgai. / Hondarribiko Udala

Atzotik datorren azaroaren 26a arte, Arma Plazako Kultur eta Informazio Guneko bigarren solairuan irekita dago Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barnean dagoen Euskal Txiste Grafikoen lehiaketako lanen erakusketa.

Gogoratu 10:00etatik 18:00etara irekitzen duela astelehenetik larunbatera eta 10:00etatik 14:00etara igande eta jai egunetan.