Oinaurre. / Irekia

Gaur, urtarrilaren 26an, Visesak, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoak, Irunen sustatu dituen salmentarako 48 BOE eskrituratu eta emateari ekingo dio.

Visesak guztira 128 etxebizitza egiten ari da Oinaurren. Orain jabeei emango zaizkien 48 etxebizitzei alokairuan emango diren 16 etxebizitza gehitu behar zaizkie, Alokabidek kudeatuko dituenak. Gainerakoak, alokairuan emateko 32 etxebizitza eta 32 etxebizitza sozial, eraikitze bidean daude gaur egun.

Sustapena HIRILAN Arkitektura eta Hirigintzak diseinatu du eta Muriasek eraiki ditu eta honakoak hartzen ditu barne: 2 logelako 18 etxebizitza, 3 logelako 28 etxebizitza (horietako 2 murriztutako mugikortasuna duten pertsonentzako moldatuak) eta 4 logelako 2 etxebizitza. Salmenta prezioak (azalera eskubidean) 125.700 euro eta 190.200 euro artekoak dira, garajea eta trastelekuarekin (%10eko BEZa barne).