“XVI. mendeko kontrabandoa Bidasoa aldean” hitzaldia, ostegun honetan Oiasso museoan

Rosa Arburua Goienetxe Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktoreak hitzaldia euskaraz eskainiko du

0
1764

San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak bere hitzaldi zikloekin jarraitzen du eta hurrengo ostegunean, martxoak 12, 19:30tan Oiasso museoan, “XVI. Mendeko kontrabandoa Bidasoa aldean” hitzaldia Rosa Arburua Goienetxe Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktoreak eskainiko du.

Hitzaldia euskaraz burutuko da eta gaztelera momentuan itzulpena ematen duten 20 kasko eskuragarri egongo dira, Udalaren KALEAN BAI programarekin egindako hitzarmenari esker. Horrela, Irun 1522 Fundazioak euskaraz antolatu duen lehenengo hitzaldia izango da, hizkuntzaren erabilera sustatzeko aurrera pausuak emanez.

Elhuyar Euskal Hiztegiak dioenez, debekaturik dauden edo dagokien aduanazerga ordaindu ez duten salgaiak inportatu edo esportatzeari deritzo kontrabandoa. Hauek saltzea ere kontrabandoa litzateke. Honen arabera, aduanak egon diren tokietan zergak ez ordaintze arren kontrabandoa egin izan da. Baita egin ere, debekaturik diren produktuak nazio batetik bestera pasatzen badira.

XVI. mendean horrelakoak baditugu. Esaterako, kontrabandoz Bidasoa zeharkaturik produktu hauek pasa ziren: dirua, urrea, zilarra, animaliak, janaria, armak, oihalak, txahal larruak… Beranduago ere, XX. mendean, antzeko salgaiak kontrabandoz pasa izan ziren.

Rosa Arburua Goienetxe

Rosa Arburua Goienetxe Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea da. Pedagogia arloan lan egin du Oinarrizko Heziketa Orokorrerako Irakaslegoan diplomatua izan eta gero.

Baita idazlea da eta hainbat lan argitaratu ditu: “1940-1960 Bortzirietako Gaztiak” (2005), “Gau lana. Kontrabadoa Bidasoa aldean” (2011), “Le passage clandestin des Portugais par la frontière du Pays basque” (2017) eta “A passagem clandestina dos portugueses pela fronteira do País basco” (2018).