Hasi dira azken lanak Zuloaga Etxean. / Hondarribiko Udala

Gaur hasi dira Zuloaga Etxean egiten ari diren obren azken pausuak. Lehenik liburutegi berria eraikitzeko lanei ekin zitzaien, orain materiala eta altzariak eskuratzeko lehiaketa burutzen ari da, eta azkenik eraikinak behar dituen azken ukituak egingo dira. Bi eraikinetan fatxada garbitu behar da. Lehen liburutegia zen hartan teilatuari ukituak emango zaizkio eta ondoko etxea zen hartan, berriz, balkoiaren egoera hobetu egin behar da, balkoia egurrezkoa du eta.

Obrak egiteko epea hiru hilabetekoa da eta aurrekontua 125.188 eurokoa da. Ostarbi Eraikuntza eta Zerbitzuak enpresak egingo ditu lanak.