Hondarribiko Udalak ekintzailetzaren sustapena, eta merkataritza zein zerbitzuen modernizazioa indartzeko dirulaguntzen deialdia burutu du. Maiatzak 26 arte zabalik dago www.hondarribia.eus gunean izena emateko aukera.
Ekimenak bi helburu dauzka: batetik, ekintzailetza proiektuei sostengua ematea, eta bestetik, enpresei bere lehiakortasuna hobetzeko sostengua ematea.
Informazio gehiago: http://www.hondarribia.eus/eu/ekintzailetzaren-sustapenerako-enpresa-lehiakortasuna-hobetzeko-dirulaguntzak.