Izena emateko epea 21ean bukatuko da. / Hondarribiko Udala

Eguberriak gero eta gertuago direla eta, Hondarribiko Udaleko Kultura Saila ari da zenbait ekintza ixten. Horien artean dago urteroko Olentzeroen eta Gabon Kanten Jaialdia. Abenduaren 24ko Gipuzkoa Plazako zitarako izen-ematea abenduaren 21ean itxiko da, eguerdiko 13:00etan. Parte hartu nahi duten guztiek eskaera orria Udal Erregistro Elektronikotik aurkeztu beharko dute.

Gutxienez hogei lagunek osatutako talde edo abesbatzek har dezakete parte, gehienean 16 urtetik gorakoek osatutakoek. Euskarazko bi gabon-kanta abestuko ditu bakoitzak, bata Olentzeroa eta aukera askekoa bestea.