Bi barazki azoka izango dira astero Hondarribia hemendik aurrera. / Hondarribiko Udala

Bihartik hasita, aurrerantzean Hondarribian bi barazki azoka izango dira astero. Asteazkenetan Damarri plazan eta larunbatetan San Pedro kalean. Hala eman du aditzera Kalixa Silanes Nekazaritza eta Ingurumeneko zinegotziak.

“Ekoizle eta hiritar askok egindako eskari bat da. Guk begi onez ikusi genuen, eta frogak egiten joan gara, adibidez uda partean. Ikusita emaitza onak izan dituela eta aurrekontu aldetik moldaketa batzuk egin ostean, hemendik aurrera Hondarribian astero bi barazki azoka izango ditugula aurreratu dezakegu”.

Goizeko 8:00etatik 13:30ak arte izango da bi azoken ordutegia.