Paco Etxeberria Jaizkibelen lanean. / Hondarribiko Udala

Otsailaren 16ean Kultur Etxean egin zen “Jaizkibelgo aurrehistoriako gizarteak” izeneko hitzaldia errepikatu egingo da ostiral honetan. Paco Etxeberriak, Mari José Iriartek eta Álvaro Arrizabalagak parte hartuko dute eta Itsas Etxean izango da 19:00etan. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak antolatzen dute ekimena.

Hondarribitik Pasaiara Jaizkibeletik barrena doan itsasertza, azken gizarte ehiztari-biltzaileen habitat garrantzitsuenetako batean bihurtu zen orain dela 10.000 urte. Duela 10 urte, Aranzadi Zientzia Elkartek eta EHU-k osatutako talde bat zundaketa eta ikerketa arkeologikoak burutzen ari da Jaizkibelen gai honen inguruan.

Bertan 30-40 urteko gizonezko baten hezurduraren zati bat aurkitu zen. Aurkikuntza honen daturik nabarmenena fetu-jarreran ehorztutako gizaki bat izan zen, Euskal Herriko hobiratze zaharrena alegia, 8.000 urte baino gehiagoko garaira atxikita dagoena.