Dena prest Hondarribian Santo Tomas egunerako

Goizeko 9:00tatik hasita, San Pedro kalean, barazki eta produktu azoka, animali erakusketa egongo da

0
441

Larunbata honetan, abenduak 21, Santo Tomas eguna ospatuko da Hondarribian. Goizeko 9:00tatik hasita, San Pedro kalean, barazki eta produktu azoka, animali erakusketa egongo da.

Goizeko 11:00tatik, Arrantzale Auzoko plazan txosna irekita egongo da, aurten Fenomena Kultur Elkarteak kudeatuta.

Eguerdiko 13:00tan herri kirola erakustaldia hasiko da Santiago kalean. Beñat Telleria eta Jesus Mari Mujika harri-jasotzaile lanetan, Aratz Mugerza eta Izeta IV eta Fausto Mugerza aurkezle lanetan ere ariko dira.

Arratsaldeko 16:00etatik haurrentzako herri-kirol jokoak San Pedro kalean, 18:30ean Meakako Adixkideak Dantza Taldearen dantzaldia eta ondoren ‘Obaneuke’ taldearen emanaldia Arrantzale Auzoan.