Arrieta, Asurmendi, Silanes eta Indo. / Hondarribiko Udala

Datorren igandean ospatuko den XXIII. Donibane Lohitzun – Hondarribia lasterketa prest dago. Gaur aurkeztu da Hondarribia Kirol Taldean, eta han izan dira Kalixa Silanes Kirol zinegotzia, Iñaki Arrieta Hondarribia Kirol Taldeko ordezkaria Rafa Indo, Donibaneko Ur Joko elkarteko ordezkaria, eta Amaia Asurmendi, Dinuy enpresa ordezkatuz.

“Lasterketak 23 urte bete ditu, eta erreferente batean bilakatu da” esan du Juan Luis Silanes zinegotziak. “Erreferentea da kirol maila aldetik baita antolakuntza aldetik ere. Horren gainetik, bi elkarteek egiten duten lan bikaina eta kolaborazioa aipatu nahiko nuke. Oso erlazio kontsolidatua dute eta garrantzitsua da koordinazio hori aipatzea. Babesle pribatuak ere badira, eta denen arteko lankidetzak oso fruitu onak ematen dituela ikusten da”.

Iñaki Arrietak gehitu duenez, “ekitaldi ederra espero dugu iganderako. Bi urteko nahitaezko geldiaren ostean, dortsal kopurua 1552koa da, horietatik %32 emakumezkoak dira eta guretzat oso garrantzitsua da hori. Hortaz gain, denetara 400 bolondres egongo dira lasterketan, eta eskertu egin nahi genieke beraiei laguntza, eta zer esanik ez, enpresa eta elkarte laguntzaileei, baita Hondarribiko Udalarena”.

Rafa Indok gehitu duenez, “guretzat Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsona kirolzaleen lankidetza sendotzea oso garrantzitsua da eta zentzu horretan lanean jarraituko dugu. Mailako froga bat antolatzen dugula uste dugu eta hala jarraituko dugu”.

Lasterketa 10:00etan abiatuko da Donibanetik, eta lehenak goizeko 11:00etarako iritsiko dira Arma Plazara.