Euskararen asteburua antolatu du Blagan Euskara Elkarteak

Asteburu honetan ospatuko da Hondarribian

0
1118

Euskararen asteburua antolatu du Blagan Euskara Elkarteak asteburu honetarako Hondarribian. Ekitaldi ugari izango dira heldu, gazte eta baita haurrentzat ere. Guztiak, herrian euskararen erabilera bultzateko asmoz antolatutak. Ostiralean umorezko bakarrizteko batek emango die hasoera ekitaldi hauei. Larunbatean, berriz, haurrentzako eskulan tailer bat, bazkari herrikoia, bertsolariak, herri bazkaria, bingoa eta kontzertuak izango dira. Amaitzeko, igandean Judas Arrietak gazteei zuzendutako Grafiti tailerra eskainiko du.

Estitxu Arretxe (e) eta Maria Serrano. / Hondarribiko Udala

Azaroaren 29an ostiralean, 19:30etan:”Bakean dagoena bakean utzi” umorezko bakarrizketa Kultur Etxean.

Azaroaren 30ean, larunbatean:

11:30etan: Haurrentzat eskulan tailerrak, Santa Maria Madalenaren eskutik, Arrantzale auzoan.

12:30etan: Maddalen Arzallus eta Aiala Martinekin Bertso Poteoa trikitilariek lagunduta.

Ondoren, Arma Plazan bazkari herrikoia. (Karpa batetan izango da. Bazkarirako txartelak Itxolan eta Ttoparan. Helduak 10 euro / Haurrak 5 euro. Bazkarirako izena emateko azken eguna: Azaroaren 27a)

Bazkaria amaitzean, Euskal Kantu Bingoa eta Kontzertuak

18:00etan: Andoni Ollokiegi.
20:30etan: Trikizio.

Abenduaren 1ean, igandean:

11:30etan: Grafiti tailerra gazteentzat Judas Arrietarekin. Auzoan. Izena emateko: www.blagan.eus.