Hondarribiko Udalak GazteTEK tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du

Hondarribiko Udalak GazteTEK tailer teknologikoen ekitaldi berri bat antolatu du. Ekimen hau Hondarribia Abian Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Planaren barruan txertatuta dago, eta Bidasoa Bizirik sozietatearen lankidetzarekin egiten da.

Tailer horiek Gabonetako eskola oporraldian egingo dira, eta 8 urtetik 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude, 8 eta 10 urte bitartekoentzat eta 11 eta 13 urte bitartekoentzat. Programatutako tailerren helburua haien ingenioa sustatzea da, jarduera teknologiko dinamiko, sortzaile eta berritzaileen bidez. Tailer teknologikoen horien bidez haien asmamena sustatzen da eta sormen ekintza pizten da. Gaztetxoen ekintzailetza izpiritua piztu nahi da, eta bide batez, teknologia berrietara hurbilarazi hainbat gai dituzten lantegien bidez: programazioa, bideo-jokoen diseinua eta sortzea, errobotika, eta 3D inprimatzea. Proposatutako jarduera guztiak praktikoak dira, eta erabiliko diren tresnak errazak eta intuitiboak direnez, sormen gaitasunak sustatzen lagunduko dute.

8 urtetik 10 urte bitarteko parte-hartzaileak

Inventor Lab: robot car + game consola: Abenduaren 26tik 30era. (10 parte-hartzaile)
Taldean lan egingo da jarduera hauek garatzen: Robot Car muntatzea, programatzea eta urrunetik robota kontrolatzea, jokoak programatzeko. Game Consola erabiliz.

INVENTOR LAB: SUMOBOT: 2023ko urtarrilaren 2tik 5era (10 parte-hartzaile)
Tailer honetan lana garatuko da Lego Mindstorm plataforma erabiliz robot bat montatzetik abiatuta. Robotak muntatu ondoren programatu egingo dira kolore eta ultrasoinu sentsoreak erabilita eta lehiaketa bat antolatuko da.

11 urtetik 13 urte bitarteko parte-hartzaileak

MICRO BIT EXPERIENCE: Abenduaren 26tik 30era. (10 parte-hartzaile)

Tailer honetan Micro:Bit plaka elektronikoa erabiliz parte-hartzaileek blokeka programatzen ikasiko dute Toky Marker plakarekin, argi eta kolore efektuak sortzen, mezuak programatzen, oharrak bidaltzeko sentsoreak erabiltzen, plakaren piano elektrikoa erabiltzen, plakaren erloju programagarria erabiltzeno, eta abar.
Ikastaroan gainera robotika eta programazioa praktikatuko da, Micro:Maqueen Robotarekin.

3D inprimatzea: 2023ko urtarrilaren 2tik 5era (10 parte-hartzaile)
Tailer honetan hiru dimentsiotan Diseinatzen ikasiko da zenbait software erabiliz, lana inprimagarria izan dadin; 3D inprimagailuak erabiltzen ikasiko da.

Informazio orokorra

Plaza kopurua: 10 tailer bakoitzeko
Non: Kultur Etxean (Denda Kalea, 18)
Ordutegia: 9:30 – 13:30
Tailerrak doakoak izango dira
Zozketa egingo da, eskaintzen diren plaza baino eskabide gehiago badago.

Izen-emateak

Azaroaren 28tik abenduaren 4 arte
Hondarribian erroldatuta daudenei zuzendua
www.hondarribia.eus/gazteria
Gazteen Zerbitzua
Javier Ugarte, 6 – 943  64 47 52
Astelehenetik Ostiralera: 16:30-19:30 – Larunbatean: 10:00-13:00