Udaleko Gobernu Taldea Hondarribian dauden 17 sozietateetako ordezkaritza batekin bildu da. / Hondarribiko Udala

Udaleko Gobernu Taldea Hondarribian dauden 17 sozietateetako ordezkaritza batekin bildu da. Bertan izan ziren Txomin Sagarzazu alkatea, Kalixa Silanes eta Gonzalo Carrión zinegotziak Udalaren aldetik, eta Azeri Elkartea, Goxoki, Itsaslur eta Klink Elkarteko ordezkari bana, gainontzeko guztien ordezkari.

“Oso bilera interesgarria izan zen, non gure herriko soziedadeetako ordezkariek euren kezka azaldu ziguten bizi duten egoerarengatik, eta hainbat eskaera helarazi zizkiguten”, dio Txomin Sagarzazu alkateak.

“Alde batetik, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga murrizteko eskatu ziguten, nahiz eta jakin Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena dela eta Udalak ez duela eskaerari erantzuteko gaitasunik. Gainera, instalazioak duela hilabete batzuetatik itxita zeudenez, zaborren eta uraren tasaren kobrantza jaistea eskatu ziguten, eta gogorarazi genien aldez aurretik jakinarazi geniela tasa horien salbuespena bi hilabetekoa izango zela, eta Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen hurrengo batzarrean, gaur bertan egingo dena, ez kobratzeko aukera planteatuko dugula, itxita dauden bitartean”.

“Beren kexak helarazi zizkiguten, argitaratu diran dekretuetan ez baitzaie utzi beren jarduerarekin baldintza mugatuetan jarraitzen, ostalaritzarekin egin den moduan adibidez, eta horregatik desadostasuna agertu ziguten, ez baita kontuan hartzen urtean zehar egiten duten gizarte-lana, adibidez, Jai Nagusietan edota auzokoetan, adibidez”, gaineratu du Sagarzazuk.

“Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egingo dugun hurrengo bileran, elkarte gastronomikoen kexak LABIri (Euskadiko babes zibileko plana) helarazteko konpromisoa hartu dut”.