Zubietan proiektua zauri ireki bat bezala egon da hiri-bihotzean denbora luzez, hendaiar guztien begietan hain garrantzitsua den gaia orokorki tratatzeko edozein saiakera deuseztatuz.
Hilabeteak lanean, baimenetan eta bilkuretan pasa ondoren,proiektua berriz abian da hiri-barnean: lanak auzokideen problematikei egokituriko baldintzetan hasiko dira berriz, eta emaitzari esker, hiri-barne azkar baten egitasmoa sustatuko da, Hostailbideetatik Gaztelura eta Beltzeniatik Kanetara.
Irailaren 7an duela urte batzuk bertan behera utzitako obrako garabia kendu da, eta lehen urrats horrek 2018ko udan amaituta egongo den obra bat ekarriko du berarekin.