Herriko 9 tabernetan Erdi Aroko pintxoak dastatu ahal izango dira

Ostirala, larunbata eta igandean dastatu ahal izango dira

0
725

Nahiz eta aurten ez den Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko pintxo lehiaketarik izango, beste urte batzuetan herriko lehiaketan parte hartu duten zenbait establezimenduk Erdi Aroko pintxoa eskainiko dute asteburu honetan, larunbata eta igandean Kasino Zaharreko lorategietan Erdi Aroko Azoka ospatzen dela eta.

Parte hartuko duten tabernak eta eskainiko dituzten pintxoak honakoak dira: Larra (‘Txantxito’), Tatapas (‘Cordero, pan y vino’), Badia (‘Aitite’), Andire (‘Andire’), Danontzat (‘Delicias del bufón’), Mika (‘Ionita’), Palacete (‘Atuntxoa’), Gran Sol (‘Pilartxo’) eta Rafael (‘Talo Lao’).

Ostirala, larunbata eta igandean dastatu ahal izango dira.