San Nikolas zubia. / Hondarribiko Udala

Arma Plaza Fundazioak 2021eko Aste Santuaren atarian, hiria eta bere ondarea ezagutzeko hainbat aukera eskaintzen ditu hondarribiarrei begira: Hirigune Historikoan, Portu Auzoan, Guadalupeko Gotorlekua bisita gidatuak eta jendeak gune horietan bere kabuz ibiltzeko liburuxkak. Horrekin batera, Behemendi enpresak tren berdearekin hirian zehar txangoak eskainiko ditu.

Bisita gidatu guztietarako aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da. 24 ordu lehenagoko aurrerapenarekin bide hauen bidez bisita gidatuaren eskaera egin daiteke:

– Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:30era, 943 64 46 23 telefonora deituz.
– Arma Plaza Kultur eta Turismo Informazio Gunera astelehenetik larunbatera

10:00etatik 18:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara deituz.

– info@armaplaza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
– ARMA PLAZA Fundazioko webguneko ibilbideak atalean, ibilbide bakoitzaren deskribapenaren amaieran dagoen eskabide-inprimakia betez.

Gaur egun, bisita gidatuetako osasun-murrizketak direla eta, gehienez 6 partaidez osatutako taldeak egiten ditugu.

Bisita guztietan Covid-19a dela eta ibilbidean zehar jarraitu beharreko protokoloa partaideei posta elektronikoaren bidez helaraziko zaie eta helbide elektronikoa ematen ez badigute bisita baino lehen telefonoz azalduko zaie.
Ibilbide gidatuak:

1.- Hirigune Historikoa eta Portu Auzoa.
Egutegia: martxoak 29tik apirilak 5era.
Ordutegia: 11:00etan eta 16:00etan
Iraupena: ordu eta erdi inguru.
Hizkuntzak: 11:00etan gazteleraz, 16:00etan euskaraz.
Ibilbidearen abiapuntua: Arma Plaza kultur eta turismo informazio gunea
Prezioak: helduek 6 euro eta heldu batez lagundutako 16 urte beherakoentzat dohainik.
Ibilbidea: Arma Plazatik hasita Karlos V.aren gaztelua kanpotik ikusi ondoren parrokia elizara sartzen gara. Hirigune Historikoko kaleetatik eta harresietatik igaro ondoren, Gipuzkoa Plazara abiatzen gara. Azkenik, Portu Auzoko San Pedro kalea zeharkatzen dugu, Kofradian amaituz.
Ordainketa: egunean bertan eskudiruz edo txartelaz.

2.- Hirigune Historikoa.
Egutegia: martxoak 29tik apirilak 5era.
Ordutegia: 13:00tan
Iraupena: ordu bete inguru.
Hizkuntza: gaztelera
Ibilbidearen abiapuntua: Arma Plaza
Prezioak: helduek 4 euro eta heldu batez lagundutako 16 urte beherakoentzat dohainik.
Ibilbidea: Arma Plazatik hasita Karlos V.aren gaztelua kanpotik ikusi ondoren parrokia elizara sartzen gara. Hirigune Historikoko kaleetatik eta harresietatik igaro ondoren, Gipuzkoa Plazan amaitzen dugu.
Ordainketa: egunean bertan eskudiruz edo txartelaz.

3.- Guadalupeko Gotorlekua:
Egutegia: martxoak 29tik apirilak 5era.
Ordutegia: 11:00etan
Iraupena: bi ordu inguru.
Hizkuntza: gaztelera
Ibilbidearen abiapuntua: Guadalupeko Gotorlekua
Prezioak: helduek 10 euro eta heldu batez lagundutako 16 urte beherakoentzat dohainik.
Ordainketa: egunean bertan eskudiruz.

4.- Tren berdea: Ibilbide panoramikoa.
Behemendi enpresak honako proposamena egiten du:
Egutegia: Apirilak 3, 4 eta 5.
Ordutegia: 11:00, 12:00, 13:00, 17:00, 18:00.
Iraupena: 45 minutu inguru.
Ibilbidearen abiapuntua: Javier Ugarte kalea. (Sarrerak bertan salduko dira, ez da aurre erreserbarik hartzen).
Edukiera: %65a
Prezioak: ohiko sarrera (helduek) 4 euro. 2-5 adinekoentzat 2 € eta bi urte beherakoentzat dohainik.
Ordainketa: eskudiruz.

Iaz, jendeak hiria eta Jaizkibel mendiko inguruak bere kabuz eta bere erritmoan ezagutu ditzan, euskaraz eta gaztelaniaz lau ibilbide proposatu ziren. Aurten beste bi gehitu zaizkie. Liburuxka horiek martxoak 27tik aurrera Arma Plaza Kultur eta Turismo Informazio Gunean eskuragarri egongo dira, eta nahi duenak ere Arma Plaza Fundazioko webguneko ibilbideen atalean deskargatu ahal izango ditu.
Ezetz aurkitu? (euskeraz zein gazteleraz)
Selfie- abentura Hondarribian. (euskeraz zein gazteleraz)
Livingstone Doktorea agurtu ezazu. (euskeraz zein gazteleraz)
Hondarribiko erlijio-ondarea 15.000 urratsetan. (euskeraz zein gazteleraz)
Euripean… Hondarribiko Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliza bisitatzen. (euskeraz zein gazteleraz)
Guadalupeko Gotorlekua. (euskeraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez)