Igandean amaituko da bono denda kanpainaren lehen fasean erosketak egiteko epea

Irailak 27an hasi zen eta abenduaren 5ean itxiko Hondarribiko 46 saltokitan bono denda kanpainaren lehen fasea

0
488

Irailak 27an hasi zen eta abenduaren 5ean itxiko Hondarribiko 46 saltokitan bono denda kanpainaren lehen fasea.

“Lehen fase honen azken txanpan gaude, eta oso balorazio ona egin beharrean gaude”, esan du María Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak. “Oraindik egin ez duen herritarrari, aukera honetaz baliatzeko gonbitea luzatzen diot”.

“Bertako merkataritzaren alde egiten ari garen apustuan beste ekimen bat da bigarren bono denda kanpaina. 200.000 euro jarri ditu Udalak 16 urtetik gorako herritarrek bertan kontsumitu dezaten, iazko 150.000 euroei batu behar zaizkienak”.

Igandean amaituko da lehen fasea eta gogoratu behar da urtarrilaren 10etik martxoak 31 arte irekiko dela bigarrena.