Hondarribiko Txistularien kontzertu nagusiaren LI. edizioa antolatu du Hondarribiko Txistu Taldeak, Hondarribiko Udalaren eta Kutxabanken laguntzarekin. Igandean izango da, abuztuaren 28an, 12:00etan, Gipuzkoa plazan.

Kontzertu osoa izango da, protagonistak, Euskal Herriko Txistulariak, ez baitira bakarrik ariko. Maila handiko kolaboratzaileak izango dituzte: Parrokiako Abesbatza, Kemen Dantza Taldea, Erlaitz Metal Taldea, Oihane Narbarte (trikitixa), Koldo Emery (abeslaria), Peio Irigoien (txistu bakarlaria eta dultzaina), Oihan Alberro (dultzaina), Oier Etxaburu (teklatua) eta José Ramón Alberdi (perkusioa). Alberto Lasa izango da zuzendaria.