Avenida zubia

Avenida nazioarteko zubiaren 100 urteak ospatzeko “Yo Toi Gurekin” proiektu komuna osatzen ari dira Hendaia, Irun eta Hondarribiako udalek.

Horretarako, zubiari buruz, mugari buruz, eta horiekin zerikusia duten gertakariei buruz jendeak etxean dituen argazki edo beste edozein motako objketuen bilketa egiten ari dira. Irailaren 30era arte luzatuko den bilketan jasotako gauzekin erakusketa bat antolatuko da 2016eko azaroan, Bidasoako Interpretazio Zentroan.

 

Bilketa

Objektuen eta beste oroitzapenen bilketa irailaren 30era arte luzatuko da; intereseko gauzak Bidasoako Interpretazio Zentrora eraman daitezke (asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara), baia Irungo eta Hondarribiako turismo zerbitzuetara ere.

 

Helburuak

Ekimenak zubiaren bi aldeetako herritarren arteko loturak indartzeko asmoa du, pasabideaz, jasandako erasoez, gatazkez, istorioez, auzo horien historia komuna gogoratuz. Lekukotasunak, argazkiak , irudi mota ezberdinak, objektuak eta beste edozein agiri ongi etorriak dira.