Zinegotziak eta klubeko ordezkariak, areto nagusian. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak harrera egin berri dio Il Capo Hondarribia Eskubaloi Taldeari duela egun gutxi Lehen Maila Nazionalera igoera lortzeagatik.

Udalaren ordezkari bezala Txomin Sagarzazu alkatea eta Kalixa Silanes Kirol Zinegotzia egon dira. Zorionak eman dizkie kirolariei, izandako arrakastagatik, eta orain arteko bide beretik jarraitzea desiratu ere.