Iñigo Alzugaray-ren “Ametsetan” lanak irabazi du jaietako argazki lehiaketa

Denetara 52 argazki egon dira lehian

0
1064

Ezagutzen dira jadanik zeintzuk izan diren 2019ko Jai Nagusietako Argazki Lehiaketako irabazleak. Iñigo Alzugaray-ren Ametsetan izan da lehen saria jaso duena, Omar Igualen Balcón marinero geratu da bigarren, eta Oscar Gasconen Etxenagusia Margolari kalea hirugarren. Denetara 52 argazki egon dira lehian.

Epaimahaiaren kideak Estitxu Ortolaiz, Floren Portu eta Mikel Etxeberria argazkilariak izan dira, eta Goio Uriarte idazkari lanetan egon da.