Espigoiko komunak eraberritu egin dira. / Hondarribiko Udala

Mariñelen itsasbidearen hasieran (Espigoian) dauden zerbitzu publikoak birgaitu ditu Udalak. Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak eman du horren berri.

«Lanak azaroaren erdian hasi ziren, eta hasera batean jarrita genuen epea luzatu egin bada ere, duela egun batzuk berriz ere ireki egin ziren erabat berrituak dauden instalakuntzak» dio Carrionek.

Obraren aurrekontua 40.000 eurokoa izan da.