Bertan izan ziren Txomin Sagarzazu alkatea, Udalean ordezkatutako alderdi bakoitzeko zinegotzi bana, eta EMEKI Elkarteko ordezkaritza bat. Zenbait hiritarrek ere babestu zuten ekitaldia. / Hondarribiko Udala
‘Martxoak 8 Plaza’. / Hondarribiko Udala

Atzo eguerditik Hondarribiak ‘Martxoak 8 Plaza’ badauka. EMEKI Elkarteak eta Hondarribiko Udalak Emakumearen Astea dela eta antolatu duten ekitaldien barnean, atzo 13:00etan egin zen irekiera ekitaldia.

Bertan izan ziren Txomin Sagarzazu alkatea, Udalean ordezkatutako alderdi bakoitzeko zinegotzi bana, eta EMEKI Elkarteko ordezkaritza bat. Zenbait hiritarrek ere babestu zuten ekitaldia.

Horrela, atzoz geroztik, San Pedro eta Bernat Etxepare kaleen artean dagoen plazatxoa, ‘Martxoak 8 Plaza’ da.