Odette eta Régis, 60 urte ezkonduak

Marokon ezkondu ziren eta Frantziara 1963ean etorri ziren. Hendaiako alkatearen aurrean baiezkoa eman diote elkarri berriro

0
985
Ezkontzaren une bat udaletxean

Pasa den larunbatean Odette eta Régis Villaverderen diamantezko etzeiak ospatu dira Hendaiako udaletxean. Honen harira baiezkoa eman diote elkarri berriro, duela 60 urte Marokon egin zuten bezala, baina oraingoan Kotte Ecenarro alkatearen aurrean.

Marokon bizi izan ziren 1963a arte. Urte hartan Frantziara itzuli ziren, Nancy herrira. Hendaiara 1971ean iritsi ziren.Régis 1988an erretiratu zen, bere lan ibilbide osoa SNCF-en egin ondoren (Marokon, tren gidari gisa, eta Hendaian, mantentze zerbitzuan). Odette-k aldiz, senarra segituz, lan ezberdinak egin ditu (Marokon idazkaria zen), garai horretan Carrefour Market deitzen zen dendaren okindegi sailean bukatzeko. 1994ean hartu zuen erretreta.