Eusko Jaurlaritzak 'Turismo Bonuak' kanpainarekin bat egiteko epea luzatu du. / Hondarribiko Udala

Eusko Jaurlaritzak ‘Turismo Bonuak’ kanpainarekin bat egiteko epea luzatu du, Hondarribiko ostalaritza eta turismo establezimenduek parte har dezaten. Urrian ireki zen izena emateko lehen epea, baina kanpaina ez zen aurrera eraman, mugikortasun arloko murrizketekin bateraezina baitzen.

“Horrela, lehen fasean izena eman zutenek ez dute berriro egin behar”, dio Maria Serrano Merkataritza eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak. “Turismoko enpresak, jatetxe- eta ostalaritza-enpresak martxoaren 12tik 26ra bitartean atxiki daitezke ekimenera, eta https://www.euskaditurismobono.eus/eu/bono/gipuzkoa helbidean eman dezakete izena”.

“Hondarribiko Udalak 150.000 euro erabili ditu horretarako. Prozesua duela gutxi merkataritzan egindakoaren antzekoa da, eta ikusita zer nolako emaitza bikainak eman dituen Hondarribian, gure ikuspenak ostalaritza eta turismoan ere halakoak izatea dira. Herriko saltokietan ia 11.000 bonu trukatu dira azken kanpainan”, adierazi du Serranok.

Kontsumoa sustatzea helburu

“Helburua da programa honi atxikitako Hondarribiko establezimenduetan kontsumoa sustatzea, beren jarduerari eusten laguntzeko, COVID-19ren krisiaren ondorioz kolpe latza jaso baitute. Badakigu une gogorrak direla, horregatik, Udalak kanpainarekin bat egiten du, kontsumorako akuilu izan dadin eta gure Hiria bizirik mantendu ahal izateko. Gogoratu nahi dut, halaber, iaz bezala, Udalak ez duela kobratuko bide publikoaren okupazioa 2021ean”.

“Enpresentzat izena emateko epea martxoak 26an amaituko da, eta hiritarrentzat kanpaina apirilaren 13tik abenduak 31 arte luzatuko da. Prentsan eta sare sozialetan komunikazio kanpaina bat jarriko dugu martxan, eta gure establezimenduen zerrendan daudenei ekimenaren berri jakinaraziko diegu”, amaitu du Serranok.