Inkesta betetzeko epea uztailaren 27an amaituko da. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak oraintxe eman dio hasiera bere Turismo Plan Estrategikoari 2018-2022 eperako. Plan honek izaera barneratzaile eta parte-hartzailea eduki nahi du, eta horretarako lanean ari da udalerriko eragileekin. Honek lagunduko digu plana integratzailea izan dadin, Hondarribiko egoera turistikoa ahalik eta era errealista eta objektiboenean azalduz.

Hala, www.hondarribia.eus gunean galdetegi bat zabaldu da, partehartzea sustatzeko asmoarekin. “Galdetegi honen bidez,”, esan du Maria Serrano Turismo zinegotziak, “gure udalerrian bertako biztanleriak turismoari buruz zer ikuspegi duen ezagutu nahi dugu, jarduera honen etorkizunean oinarrizko gakoa baita. Hondarribiarrak aldi berean anfitrioi, enbaxadore, eta erakargarritasun turistikodunak dira. Aukera ere ematen zaie Hondarribia ezagutu eta Hondarribiarekin nolabaiteko lotura dutenei beraien iritzia eman dezaten”.

“Aldez aurretik eskertzen dugu emandako laguntza; beraien iritzia oso garrantzitsua baita, eta Hondarribiarentzat nahi dugun eredu turistikora hurbiltzen laguntzen digu. Jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen, hiritarren bizi-kalitatea hobetzen, kultur ondarea hedatzen eta ingurumena eta ekosistemak mantentzen lagunduko duen jarduera turistikoa” amaitu du Serranok.

Inkesta betetzeko epea uztailaren 27an amaituko da.