Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa igandean

Eusko Label Sari Nagusian Joseba Otaegi, Mikel Larrañaga, Rubén Saralegi eta Julen Kañamares ariko dira, 28 enbor moztu beharko dituztelarik

0
1737

Igandean, 12:00etan, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Hondarribira etorriko da.

Eusko Label Sari Nagusian Joseba Otaegi, Mikel Larrañaga, Rubén Saralegi eta Julen Kañamares ariko dira, 28 enbor moztu beharko dituztelarik.

Era berean, II. Memorial Pastorkua Harrijasotzaile Txapelketa jokatuko da, Xabier Peñagarikano eta Iñigo Eizagirre lehiatuko direlarik.

Erabiliko diren harriak, 125 kiloko koadroa, 113 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola izango dira. Euskal Telebistako lehen kanalean ikus ahal izango da.